2008 eta 2013. urteen artean jaiotakoek kros hitzordua izango dute otsailaren 20an Amurrion. Berez, lasterketa abenduaren 12an egin behar zen, Euskadiko eta Arabako Kros Txapelketen testuinguruan. Baina, aste horretan egondako euriteengatik, proba bertan behera uztea erabaki zuten antolatzaileek.
Orain, ordea, behin Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek eskola kirola baimenduta, proba ahalik eta lasterren prestatzeari ekin dio Oinkariak taldeak. Pablo Mas atletismo taldeko kideak hala azpimarratu du: "COVIDak eragindako etenaldiaren ostean, garrantzitsuena da umeek aukera izatea kirola egiteko".
Izena emateko epea ireki dute jadanik eta otsailaren 18ra arte egongo da parada on-line egiteko, hemen. Edonola ere, egunean bertan Reforreko gimnasioan onartuko dute inskripzioa egitea, 10:00etatik aurrera.
Guztira, 3 kategoria egongo dira: ume, kimu eta benjaminak. Dena den, neskak eta mutilak banatuta lehiatuko direnez, 6 irteera aurreikusi dituzte guztira Reforreko kirol azpiegituran, 11:00etatik 12:00etara bitartean.