Larunbat arratsaldean Amurrio izan zen eskualdeko zein Arabako txirrindularien topaleku. Izan ere, Arabako Eskolarteko Ziklokros Txapelketa antolatu zuen Arabako Federazioak, eta parte hartze handia egon zen. 16:00etan hasi zen norgehiagoka, eta hainbat txanpetan abiatu ziren txirrindulariak zirkuitua osatzeko.
"Arratsalde bikaina izan zen Amurriokoa, ziklokros denboraldiari amaiera eman diogu"
"Arratsalde bikaina izan zen Amurriokoa, ziklokros denboraldiari amaiera eman diogu", adierazi dute sare sozialetan Arabako Txirrindularitza Federazioko kideek. Ildo beretik, Amurrioko Kuskumendi Bizikleta Taldeak zein Laudioko, Aiarako eta Artziniegako Txirrindularitza elkarteek eginiko lana goraipatu dute; Arana eta Zuiako klubarekin batera.
Argazkietan zabaldu dituzte denboraldi amaierako podiumak nola banaka hala taldeka:


Argazkiak: Arabako Txirrindularitza Federazioa