Adarra mendia eta sagardotegia konbinatuko ditu Mendiko Lagunakek martxoaren 12an

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko ots. 16a, 08:08

Adarra tontorrera heldu aurreko azken txanpa.

Mendiko Lagunakek irteera antolatu du martxoaren 12rako. Hernani inguruko Adarra mendira igoko dira lehenbizi, eta sagardotegian bazkalduko dute gero. 

Amurrioko Mendiko Lagunak elkarteak topaketa giroan agurtuko du negua. Izan ere, ibilaldi berezia prestatu dute martxoaren 12rako. Hain zuzen, Adarra tontorrera igoko dira lehenbizi, eta sagardotegian berreskuratuko dituzte indarrak gero. Nabarmendu dutenez, ibilbide erraza izango da, "6.5 kilometrokoa guztira". 

Mendiko Lagunaken esanetan, gainera, dutxa hartzeko aukera eskainiko dute. Astigarragako kiroldegian egingo dute geldiunea horretarako, nahiz eta gorputza garbitzeko 5€ ordaindu beharko dituzten interesdunek. Jarraian, sagardotegira joango dira, kiroldegitik 100 metrora kokatua baitago. Izen-ematea -eta ordainketa- Mendiko Lagunaken webgunean egin beharko da, martxoaren 8a baino lehen. 

Prezio bereziak gazteentzat

Bazkideek 60€ ordaindu beharko dituzte egunpasa osoagatik, eta gainontzekoek 70€. Dena den, 29 urte arteko bazkideek deskontua izango dute: 29 urte artekoek 45 euroren truke egin ahalko dute txangoa, eta 25 urte artekoentzat are merkeagoa izango da (30€). 

Irteera ordua 7:15 izango da Laudiotik (Eroskiko biribilgunean, Gurutze Gorriko geltokian egingo du pausaldia autobusak), eta 07:30ean abiatuko dira Amurrioko Telefonika eraikinetik. Itzulera, aldiz, 23:30ean izango da Hernanitik. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide