Amurrioko Gaztetxeko ikasgela, azterketa garaian murgilduta dauden herriko ikasleentzako eskuragarri

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko ots. 16a, 11:19

Interneterako sarbidea eta apunteak inprimatzeko aukera eskaintzen du Gaztetxeko ikasgelak. / A.G.A.

Azterketa garaian murgilduta dauden ikasleei ateak zabaldu dizkie Amurrioko Gaztetxeko ikasgelak. Gazte Asanbladak 2020an atondu zuen espazioa, herrian zegoen ikasteko baliabide faltari aurre egiteko.

Amurrioko Gaztetxean atondutako ikasgelak ateak zabaldu ditu berriro ere azterketa garaian murgilduta dauden ikasleei ikasteko espazio bat eskaintzeko helburuarekin. Amurrioko ikasgelek herriko ikasleen beharrak asetzeko espazio gutxi eta ordutegi murritzak dituztela adierazi dute Gazte Asanbladako kideek. Hori dela eta, espazio autogestionatua jarri dute Amurrioko gazteen eskura.

2020an atondu zuten espazioa, ikasleek beharrezko dituzten baliabideekin, Interneterako konexioa edota apunteak inprimatzeko aukera tartean. Espazioak ordutegi malgua eskaintzen du, eta hau erabiltzeko Interneten eskuragarri jarri duten inprimakia bete behar da soilik.

Proiektuak labean

Ikasgelaz gain, bestelako proiektuetan murgilduta dago Amurrioko Gazte Asanblada, eta kontzertuak eta ekintza berriak iragarri dituzte datozen hilabetetarako. Asteburu honetan lan eguna antolatu dute Gaztetxean, proiektu berriei bidea egiteko. Otsailaren 20an, 16:00etan, jarri dute hitzordua. Herriko gazteei zabaldu diete bertaratzeko gonbita. Baldintza bakarra jarri dute: "lan egiteko arropa erosoa eta lanerako gogoa eramatea".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide