8 talde oholtzaratuko dira Burubion datozen 3 asteburutan, Izate Faltsua, Kaotiko eta Bulego horien artean

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko ots. 17a, 08:14
Bulegok joko du Burubion, beste zenbait talderekin batera. / Bulego

Burubio Kultur Elkarteak neguko programazio osoa plazaratu du. Martxoak 18 bitarte, 3 jaialdi antolatuko dituzte larunbatetan.

Indartsu emango dio amaiera Burubio Kultur Elkarteak neguari. Izan ere, datorren hilabeteko programazioa sareratu berri dute: hiru asteburutan lau jaialdi egingo dituzte. Tokiko zein Euskal Herriko talde ezagunak igoko dira oholtzara, besteak beste, Izate Faltsua edota Kaotiko. Kontzertuak 22:00etan edo 22:30ean hasiko dira, kasuan kasu.

Jaialdi bakoitzean bi ikuskizun batuko dituzte, otsailaren 26an hiru talde taularatuko badira ere: Mosh, Izate Faltsua eta Nukore. 

Ondorengoak dira kontzertuak eskainiko dituzten taldeak:

  • Seda (otsailak 25)
  • Sonic Trash (otsailak 25)
  • Mosh (otsailak 26)
  • Izate Faltsua (otsailak 26)
  • Nukore (otsailak 26)
  • Kaotiko (martxoak 11)
  • Puraposse (martxoak 11)
  • Bulego (martxoak 18)
  • Deñe (martxoak 18)

Sarrerak salgai daude jada, Internet bidez. Inauterien asteburuan jaialdi bikoitza egingo dute, aurreratu dutenez. Larunbatean Seda eta Sonich Trash egongo dira: "Sonic Trash-ek 2021an kaleratu zuen haien azken lana, King Kong Party, eta otsailaren 25ean zuzenean defendatuko dute Burubion, Sedarekin batera, ez galdu!". 

Honakoak dira Amurriora hurbilduko diren taldeen lan batzuk. Dena den, Burubioko sare sozialetan topa daiteke informazio xehea (Facebook eta Instagramen):

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide