Eskupilota jaialdi bikaina egon zen atzo Amurrioko frontoian. Eusko Label binakako txapelketaren finalaurrekoak jokatu ziren bertan, hamaika babesleren eskutik. Ados Pilota Elkarteak sare sozialetan adierazi duenez, "giro ederra eta partida bikainak" ezaugarritu zuten arratsa, "finalerdiek behar dituzten osagai guztiekin".
Pilotari guztiek Azkoitiako finalerako txartela lortzea zuten helburu. Santos-Urriza bikoteak 22-10 irabazi zituzten Mondragon eta Zaldain, Iturriaga-Egañak 22-12 hartu zituzten mendean Kortazar eta Iraeta; eta Zalaia-Lopez bikoteak 22-17 garaitu zituzten Etxekolonea eta Mujika. Irabazleeen adierazpenak bideoan jaso ditu Ados Pilota Elkarteak:
Ildo beretik, zuzenean emititu zituzten Youtube plataforman finalerdietako norgehiagoka guztiak:
Argazkiak: Ados Pilota Elkartea, eta Amurrioko Pilotazale Kluba