Arrakastatsua izan zen atzo Amurrion eginiko mozorroa desfilea. Dozenaka herritarrek hartu zuten parte ekimenean, eta ehunka lagun bildu ziren herrian barrena eginiko kalejiran. Ondoren, jendez bete zen Juan Urrutia plaza, bertan egin baitzen sari banaketa, Bombo Festa diskofestak girotuta.
Hurrengo egunetako egitaraua
Asteartean ekingo zaio Amurrioko Inauterietako bigarren txanpari. 16:45ean hasiko da jarduera-sorta, txokolate janarekin. Jarraian, Xaibor Berria ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da, eta horren ostean egingo da ospakizuna amaitzeko ekitaldia: Judas Kakarroaren erreketa, 18:30ean.