Sugarren artean erre dute Kakarro Birigarroren panpina, eta horrela agurtu dituzte 2022ko Inauteriak Amurrion. Juan de Urrutia plazan piztu dute sua eta dozenaka familia bertaratu dira ospakizunen azken ekitaldiaz gozatzera.
Aurretik Xaiborrek dantzan jarri du San Anton plaza bere ikuskizun berriarekin, eta Gurutze Gorriko kideek txokolatea prestatu dute.