Kui-kui ikuskizuna taularatu dute Pirritxek, Porrotxek eta Marimototsek Amurrioko Bañueta kiroldegian. Bi emanaldi eskaini dituzte, eta 1.300 ikusle elkartu dira bakoitzean.
Emozioa izan da nagusi bi saioetan. Izan ere, eskualdeko haurrak hilabete luzez egon dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots Bañuetan ikusteko zain. Udazkenean ziren emanaldia eskaintzekoak baina, pandemiaren eraginez, atzeratu behar izan zuten. Oraingo honetan Korrika kulturalaren egitarauaren barruan eskaini dute ikuskizuna. Hain zuzen ere, Korrikaren azken edizioko omenduak dira Irrien Lagunak.
Hainbat gai jorratu dituzte ikuskizunean. Besteak beste, ozeanoetara isurtzen diren plastikoak, eta horiek itsasoko ekosisteman sortzen dituzten kalteak landu dituzte.
Martxoaren 31an Amurriotik abiatuko den Korrikaren 22. edizioan parte hartzeko dei eginez agurtu dira @irrienlagunak Bañueta kiroldegiko ikuskizunean pic.twitter.com/pOhp3k7LqG
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 4, 2022
Ohiturak elkarteari omenaldia
Ikuskizuna Amurrioko Ohiturak elkartea omentzeko baliatu dute ere. Urte luzez aritu da elkartea Amurrion zenbait ospakizun antolatzen, Olentzeroren harrera eta kalejira tartean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!