ARGAZKIAK

Su Ta Gar taldeak Burubio aretoa astindu zuen bart, ankerkeriaren aurka

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko mar. 5a, 12:11

ANkerkeriari STOP plataformak kontzertua antolatu zuen atzo Amurrioko Burubio Elkartean, Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazteen alde. Oholtza gainean Su Ta Gar metal talde ezaguna aritu zen elkartasunari abesten.

ANkerkeriari STOP plataformak kontzertu antolatu zuen bart Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazteen aurkako prozedura  judizialak eragindako kostu ekonomikoei aurre egiteko. Oholtza gainean SuTa Gar metal talde ezaguna aritu zen, eta zale ugari bertaratu ziren Burubio Kultur Elkartera.

Honakoa ez da Su Ta Gar taldeak bi gazteen aldeko egindako lehenengo elkartasun keinua. 2021ean ere babesa erakutsi zien taldeak, urtarrilaren 16an ANkerkeriari STOP plataformak egindako manifestazio jendetsuaren osteko ekitaldian bi abesti joz:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide