Musika eskaintza oparoa eskaintzen ari dira azkenaldian Baranbion, Garrastatxuko txosnan. Atzokoa da horren adibide: Rukula eta Macadame taldeek jo zuten baselizaren kanpoaldean dagoen tabernan, eta dozenaka lagun bertaratu ziren emanaldiaz gozatzera.
Rukula eta Macadame taldeek jo zuten atzo Garrastatxuko txosnan. Argazki galeria hemen ikusgai: https://t.co/yiQxFTbUvs pic.twitter.com/y56AQ5KDEZ
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 6, 2022
Rukulako kideek rock instrumental emanaldia plazaratu zuten, 2016tik hona ekoiztu dituzten bi dikoetako kantuak aletuz. Macadame bikoteak, aldiz, doinu ezohikoagoak plazaratu zituen, flamenkoa eta elektronika nahastuz. Frantziako taldea da Macadame, eta atzokoa izan zen Euskal Herrian eskaini zuten lehen kontzertua.
Argazkiak: Nerea Iglesias Lili