ARGAZKIAK

Amurrioko Gaztetxea atontzeko lanetan ari dira Gazte Asanbladako kideak

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko mar. 17a, 14:00

Lan eguna egin zuten iragan igandean Amurrioko Gaztetxeko kideek, hainbat espazio atondu eta proiektu berriei bidea irekitzeko asmoz. Asteburu honetan berriro elkartuko dira obrekin aurrera jarraitzeko.

Amurrioko Gaztetxea obretan murgilduta dago. Iragan igandean -martxoak 17- lan eguna deitu zuten Gazte Asanbladako kideek San Jose auzoko eraikineko espazioak atondu eta proiektu berriei egokitzeko asmoz.

Alde batetik, entsegu lokala handitzeko obrak egin zituzten, orain arte herriko musikariak elkartzeko erabilitako gela handituz. Bestetik, argazkilaritza eta bestelako sorkuntza prozesuetara bideratuta egongo den espazioa atontzen hasi ziren ere. Asanbladako kideek aurreratu dutenez, aurki emango dute sukaldatzen ari diren proiektuen berri.

Bien bitartean, beste lan egun bat iragarri dute Amurrioko Gaztetxean. Igande honetan elkartuko dira, martxoak 20, 17:00etan. Bertaratzeko gonbita luzatu diote abian dauden proiektuetan, zein Gaztetxean garatu daitekeen beste edozein ekintzatan interesa duen herriko gazte orori. Baldintza bakarra jarri dute: "arropa erosoa eta lan egiteko gogoa eramatea".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide