Ordea, behargina ez da bueltatu bere lanpostura. Hain zuzen, bulegoetatik atera eta lantegira bidali dute. Urretaren ustez, mugimendu horren eta enpresak egin dituen beste batzuen helburua da bera izorratzea, amore eman eta enpresa utz dezan. Hori dela medio, epaitegira jo eta zuzendaritza salatu du. "Lantegian ez nago bulegoan baino okerrago, baina hori ez da kontua. Arazoa da aldaketa egin dutela ni izorratzeko. Eta ez diet utziko ni zapaltzen", azaldu du Urretak.