Tasio Martinek jasoko du Mendiko Lagunak Beka, Himalaian espedizio berri bat egiteko

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko mar. 23a, 10:40

Tasio Martin alpinista eta eskalatzaile urduñarrarentzat izango da Mendiko Lagunak beka. / Tasio Martin

'Zanskar' espedizioa egingo du Tasio Martin mendizale eta eskalatzaile urduñarrak Mendiko Lagunaken bekari esker aurtengo udan.

Amurrioko Mendiko Lagunak elkarteak aurtengo bekaren irabazlea jakinarazi du: Tasio Martin. Hain zuzen, 'Zanskar' izeneko espedizioa egingo du 2022ko udan. "2022ko 'mlbeka' Tasio Martin urduñar eskalatzaile eta alpinistarentzat izan da", zehaztu du eragileak sare sozialetan. Ildo beretik, abenturarako zorte onena opatu diote: "Uda honetan Indiako Himalaian egiten saiatuko diren proiektuetan zorterik onena opa diogu berari eta bere taldeari". Proiektuaren nondik norakoak webgunean daude irakurgai.

Lleidan (Herrialde Katalanak) bizi da duela 2-3 urtetik Tasio Martin urduñarra, baina ez du eskualdearekiko lotura galdu. Udan joango da Indiara, Himalaiako Zanskar haranera esplorazio-alpinismoa egitera. Hala zehaztu du beka jasotzeko osatutako laburpenean.

Oraingoan, ordea, Kataluniako Alpinismo Taldearekin egingo du bidaia, 20-30 urte bitarteko 10 gazterekin. Dena den, Roger Cararach eta Marc Toralles mundu mailako alpinistak eta goi-mendiko gidak izango dituzte bidelagun. "Guztiok daukagu esperientzia bai eskaladan bai goi-mendian", erantsi du Martinek.

Mendiko Lagunak bekaren bitartez 600 euroko laguntza ekonomikoa izango du Tasio Martinek. 2023ko beka deialdia, udazkenean irekiko dute. 

Mendiko Lagunak Taldea erabiltzailearen argazkia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide