Martxoaren 29ko ikasle mobilizazioa egiteko oztopoak salatu ditu Ikamak

Aitor Aspuru Saez 2022ko mar. 23a, 20:00

Ikamako kideen mobilizazioa iragan martxoaren 8an. / Aiaraldea.eus

Ikamak testua zabaldu du salatzeko Zaraobe Institutuko zuzendaritzak ez diola baimena eman martxoaren 29an lanuzteak deitzeko. Zuzendaritzak, bere aldetik, azaldu du ikasle erakundeei proposatu diela euren mobilizazioak bateratzea.

Aiaraldeko Ikamak oharra plazaratu du salatzeko Zaraobe Institutuko zuzendaritzak ez duela baimendu bere eskaria martxoaren 29an lanuztea egiteko, ikasleek parte har dezaten 12:00etan egongo den mobilizazioan. 

Erakundearen helburua da Amurrioko kaleetara ateratzea ikasleek "pandemiaren ondorioz bizi dituzten gaitz psikologikoei erantzun bat ematea" eskatzeko, "bizi dugun kontrola salatuz, hezkuntza duina aldarrikatuz…"

Ikamak azpimarratu du ikastetxeko zuzendaritzak ez diela baimenik eman horretarako: "gure eskaera atzera botatzeko saiakera egin zuen 'hilabete batean hainbeste greba izatea haientzat lio bat' zela esanez. Erantzun horren aurrean, ikasleok salatu genuen hori ezin zela aitzakia izan eta berriro saiatu ginen. Pertsona batetik bestera mareatu ondoren, honakoa da jasotzen dugun erantzuna: irakasleak ikasleak mehatxatzen dituzte, esanez grebari baiezkoa emanez gero, ez zietela ikasle horiei gero klasera sartzea baimenduko eta grebara batzen ziren ikasleek falta eramango zutela".

Zuzendaritzaren bertsioa

Aiaraldea Komunikabidea Zaraobe Institutuko zuzendaritzarekin harremanetan jarri da eta ikastetxeko arduradunek azaldu dute eurek proposatu dietela ikasle erakundeei mobilizazio bateratua egitea. Izan ere, Ikasle Abertzaleak greba eguna deitu du biharko. Horrez gain, ostiralean ere greba eguna aurreikusi zuten hezkuntzako sindikatuek, baina, azkenean, bertan behera geratu da.

Testuinguru horretan, zuzendaritzaren proposamena izan da bi ikasle erakundeen artean mobilizazio bakarra adostea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide