Ziklokros denboraldia agurtu ostean, denboraldi berriari ongi etorria eman zioten atzo Amurrio Txirrindulari Elkarteko kideek, Amurrio Antzokian egin zuten aurkezpen ekitaldian.
Denboraldi berezi bezain gogorra izan dela nabarmendu zuten elkarteko kideek atzoko ekitaldian. Izan ere COVID-19aren pandemiak zeharo baldintzatu ditu lasterketak eta txapelketen egutegia. Jarraian, 2021eko denboraldiak utzitako une gogoangarrienen argazki pasea egin zuten. Amurrio TE-k eskerrak eman nahi zian zizkien taldeko babesle diren enpresa eta komertzioei.
Denboraldi honetan Amurrio Txirrindulari Elkarteko koloreak jantziko dituzten kirolari gazteak izan ziren, ordea, ekitaldiko protagonista nagusiak. Mailaz baila eta banan banan oholtza gainera igo ziren taldekide guztiak eta familia argazkia atera zuten bertan. 2022ko denboraldiko hitzordu garrantzitsuenak ere birpasatu zituzten.