Apirilaren 9an egingo dute Gimnasia erritmikoko XIII. Aresketa Torneoa

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko api. 2a, 07:08

Aresketa taldeko benjaminen taldea. / Aresketa Gimnasia erritmiko taldea

Bi urteko etenaldia eta gero helduko diote berriz lehiaketari. Alabaina, zenbait torneotan lehiatzen aritu dira gimnasta gazteak bien bitartean.

Eskola kirol mailako lehiaketa antolatuko du Aresketa Gimnasia Erritmiko taldeak Bañueta kiroldegian aurki. Hilabete hasiera zabaldu zuten berria, eta hitzordua aurkeztu dute jada: apirilaren 9an izango da herriko lehiaketa. Bi urteko etenaldia izan du norgehiagokak, koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz. 

"Inoiz baino gogo gehiagorekin itzuliko gara", adierazi dute Gimnasia taldekoek sare sozialetan

"Inoiz baino gogo gehiagorekin itzuliko gara", adierazi dute sare sozialetan. Hain zuzen, Amateur kategoriako kideak, federatuak eta Eskola Kirolekoak lehiatuko dira. Izen ematea zabalik dago, "baina plaza kopuru gutxi daude". Interesdunek klubarekin jarri beharko dute harremanetan. 

Bestalde, asteburuko emaitzak ere plazaratu dituzte. Izan ere, Gasteiz Hiria lehiaketan aritu ziren larunbatean Jon Rivera, Haizea Ugarte, Nitay Romay eta Aroa Elejalde. Horrez gain, Haizea Ugartek Kantabrian izan zuen torneoa, Castron hain zuzen. Kirol elkarteak sare sozialetan bistaratu duenez, podiuma zapaldu zuten gainera Gasteizen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide