Gazte Martxa egingo du Ernai antolakundeak apirilaren 14tik 17ra. Ekimen horren aurkezpenak egin dituizte asteburu honetan Euskal Herriko hainbat txokotan. Aiaraldeko Ernaik Amurrioko Gaztetxea hautatu zuen horretarako. Bi musika taldek jo zuten bertan atzo gauean: Cuatro Bancos eta Beranduegik.
Aiaraldeko hainbat gazteren artean sortutako taldea da Cuatro Bancos, eta duela gutxi plazaratu dute euren lehen singlea. Atzoko emanaldia, aldiz, oraindik grabatu gabeko kantuak aurkezteko ere baliatu zuten. Horrez gain, Malen Atxa musikari laudioarra ere igo zen oholtzara, taldearekin abesti bat kantatzeko.
Beranduegi erromeriako kideek, euren aldetik, goizeko ordu txikietara arte luzatu zuten jai-giroa, hainbat abesti ezagunen bertsioak joz.