Lan mahai bat eratzea proposatu dio EH Bildu Amurriok Udal Gobernu Taldeari, Europako Funtsen deialdietara zer proiektu aurkeztu adosteko. Koalizioaren ustez, lan-talde hori “udal talde guztiek zein Amurrioko administrazio batzarrek” osatu beharko lukete.
Lurraldeko Informazio Batzordean egin du proposamena opozisioko taldeak, “Amurrioko Udal Gobernuak enpresa bat kontratatu duela jakin ondoren, erakundeek Europako funts horien kontura abian jarri dituzten deialdiak kudeatzeko”.
Irune Iturbe zinegotziak gogorarazi du EH Bilduk funtsei begirako hainbat proposamen helarazi zituela urte hasieran, "trantsizio energetikoa bultzatzera bideratuak gehienak”:
EH Bilduko ordezkariak salatu du oraindik ez dutela proposamen horien gaineko erantzunik jaso, eta nabarmendu du EAJk oraindik ez dituela bere proposamenak plazaratu. Gauzak hala, batera lan egiteko eta administrazio batzarrei lana errazteko deia egin du Iturbek: " Batzar asko dira mahai gainean proiektu interesgarriak dituztenak, baina Europako burokraziari aurre egiteko giza baliabide eta baliabide material nahikorik ez dutenak”.