San Jorgeren omenez, festak antolatu dituzte Artomañanan. Ohi gisa, asteburu osorako prestatu dute egitaraua. Ostiralean hasiko dira jaiak, 21:00etan, txupinaren jaurtiketarekin. Ostean, 'Peri' ariko da musika jartzen; eta 23:00etan txahal errea eskainiko dute bertaratzen diren guztientzat.
2019. urtean ospatu zituzten azkeneko aldiz herriko jaiak, koronabirusak eragindako pandemia medio
Larunbatean, aldiz, meza eta bermuta izango dira goizeko osagaiak. 14:00etan, berriz, Eusko Labelen haragia dastatzeko parada egongo da. Antolatzaileek erantsi dutenez, gainera, bildutako diruaren %50 AEFAT elkarteari emango diote, eta beste erdia gastuei aurre egiteko baliatuko da. Arratsalde eta iluntzean, ordea, musika izango da nagusi: 17:00etan DJak egongo dira, eta 21:00etan Erruki taldearen erromeria.
Igandean bukatuko dira festak, haur parke eta mezarekin. Hala, txikienek zein edadetuek bildu eta gozatzeko aukera izango dute Artomañan.