Udaberriko oporretan Aste Santuko egonaldia antolatu du Amurrio Aisia Eskaut Taldeak. Lau egun igaro dituzte Arabar Errioxan, sare sozialetan azaldu dutenez: "Koskorrak, Oinarinak eta Azkarrak Labrazan igaro dugu kanpamendua, 4 egun zoragarri egon gara herri polit honetaz gozatzen. Sentsazio ezinhobekin bukatu dugu kanpamendua, errepikatzeko gogo handiekin!". Jolasak zein txangoak egin dituzte, besteak beste.
Bestalde, martxoaren amaieran Azpeitian egin zuten taldeko begirale eta kideen topaketa, sare sozialetan jakinarazi dutenez. Ildo beretik, martxoaren amaieran sagardotegira txangoa egin zuten.
