Ostiraletik igandera izango dira Artomañako jaiak. Meza, musika jartzaileak eta txahal erreketa egongo dira, besteak beste. Hain zuzen, atzo gauean (23:00etan) ekin zioten aberea erretzeari, eta gaur eguerdian jendetza bildu da plazan kokatutako karpan txahal errea jatera. Trikitilariek girotu dute bazkalordua, eta Amurrioko, Arrastariako zein Urduñako herritar ugari bildu dira txokoan zein inguruko bazterretan.
Gainera, txahal erreketan bildutako diruaren %50 AEFAT elkarteari emango diote, Jai Batzordeak aurreratu duenez
Gainera, txahal erreketan bildutako diruaren %50 AEFAT elkarteari emango diote, Jai Batzordeak aurreratu duenez. 17:00etan DJ emanaldia egongo da, eta Erruki erromeriarekin emango diote amaiera larunbat gauari.
Bihar, aldiz, goiz osoan zehar umeentzat parkea atonduko dute, eta 12:30ean meza izango da jaietako azkenengo ekintza.