Madeleine eta Ezpalak taldeek itxi dute Burubioko apirileko egitaraua

Erredakzioa 2022ko api. 26a, 21:00

Kontzertu bikoitza egon zen Burubio Kultur Elkartean iragan ostiralean. Madeleine arduratu zen gauari hasiera emateaz, post-rock doinu instrumentalekin. Iaz argitaratutako Ezin Dena diskoko kantak aletu zituen talde donostiarrak. Jarraian, Ezpalak taldeko kideek astindu zuten Amurrioko aretoa, rock doinu eta letra indartsuekin.

Norbait Madeleine ikusteko gogoz geratu bazen asteburu honetan izango du horretarako aukera, taldea eskualdera itzuliko baita berriz larunbatean, Orbeko Etxean kontzertua eskaintzeko.

Argazkiak: Ander Cormenzana Aranzabal

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide