"Gure Zirkua Aiaraldean izango da lehenbizikoz". Hala jakinarazi dute sare sozialetan proiektuko kideek. Maiatzaren 27tik ekainaren 5era jarriko dute karpa. Sarrerak astelehenean jarriko dituzte eskura, Gurezirkua.eus atarian. "Hiru urteren ondoren Arabara itzuliko da Gure Zirkua", erantsi dute.
Emanaldiak zirkuko osagai gehienak uztartzen ditu: pailazoak, magoak, malabaristak, dantzariak, altuera dantzariak... Guzti hori euskaratik eta euskaraz egiten dute, Iker Galartzaren gidaritzapean. Gainera, hainbat belaunaldietako euskal herritarrak oholtzaratzen ditu, euskal zirkuko artisten transmisio eta belaunaldiartekotasunaren adierazle.
10 emanaldi edo saio eskainiko dituzte Amurrion guztira:
