Celtas Cortos eta Chill Mafia taldeek joko dute Amurrioko Jaietan

Aitor Aspuru Saez 2022ko api. 29a, 17:35

Chill Mafiak iaz eskaini zuen kontzertua Faktorian. / Aiaraldea.eus

Amurrioko Udalak jakinarazi du jadanik zein talderen kontratazioak onartu dituen abuzturako. Celtas Cortos, Chill Mafia edota Neomak daude horien artean, momentuz.

Amurrioko Udala lanean ari da herriko jaien egitaraua prestatzeko eta zenbait musika emanaldi ziurtatu ditu jadanik. Berez, tokiko erakundeak hurrengo taldeak kontratatu ditu jadanik:

    • Abuztuaren 12an: Orquesta Remix, Batukada Battuere eta DJ Markelin.
    • Abuztuaren 13an: Celtas Cortos, Fanfarre Beti Jai eta Jamaika Trio orkestra.

    • Abuztuaren 14an: Chill Mafia.

    • Abuztuaren 15ean: Orquesta Galea eta Neomak.

    • Abuztuaren 16an: Puro Relajo, Trikizio eta DJ Ruba.

    • Abuztuaren 17an: Orots eta Patxi Perez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide