Prudentzio Deuna bolo txapelketa ospatu dute Tertangako Eleixalde bolatokian asteburu honetan, Tertangako Eleixalde Bolo Aiarar Elkarteak antolatuta. Guztira 15 parte hartzaile aritu dira atzo arratsaldean eta gaur goizean jokoan.
Gizonezkoen sailkapenean Alberto Lopez gailendu da, 89 punturekin. Lopezek Jose Mari Perez izan du atzetik, 81 punturekin. Emakumezkoen sailkapenean Gurutze Badillok eskuratu du lehen postua, 75 puntu egin ostean. Estrella Alonso eta Bea Isasirentzat izan dira bigarren eta hirugarren postuak, hurrenez hurren.