Musika eskaintza zabalaz gozatzeko aukera izan zuten bart arratsaldean Amurrioko San Jose auzora bertaratu ziren herritarrek. Frontoian 1980ko hamarkadako bertsioak jotzen dituen Lowe taldea arituko zen oholtza gainean, eta Jaikide DJ musika jartzaileak hartu zion lekukoa bandari.
Gaztetxean Cuatro Bancos taldeak eskaini zuen kontzertua, Matx eta El Pollirekin batera. Ondoren, eskualdeko raperoak igo ziren oholtzara. Aiaraldeko Soinu Sistemak goizaldera arte luzatu zuen festa giroa.