AGLAHUM LAROSI

“Pedro Sanchez Marokoko erregearekin eserita zegoen bitartean sahararrak erasotzen ari ziren kalean”

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko mai. 5a, 10:13
Aglahum Larosi bere seme alabekin Amurrion. / Aiaraldea.eus

AGLAHUM LAROSI errefuxiatu bezala etorri zen Mendebaldeko Saharatik Euskal Herrira, duela 15 urte. Orain Amurrion bizi da bere familiarekin. Mendebaldeko Saharako egoera politikoaz mintzatu da Aiaraldea Komunikabidearekin.

Noiz etorri zinen Amurriora bizitzera?

Tindufeko (Aljeria) errefuxiatu kanpamentuan jaio nintzen ni. Errefuxiatu jaio nintzen eta errefuxiatu bezala jarraitzen dut. 2005eko udan etorri nintzen aurrenekoz Amurriora. Nire izeba hemen bizi zen eta horregatik etorri nintzen hona.

Tarteka Andaluzian eta Espainiar Estatuko beste toki batzuetan ere bizi izan naiz, 2010ean Amurrion geratzea erabaki nuen arte. Hemen jaio dira nire hiru seme alabak.

Errefuxiatu kanpamentu batean bizitzak oso gogorra izan behar du.

Saharar herriak 46 urte daramatza errefuxiatu, bere lurretatik kanporatuta.

Nire familia guztia Tindufeko kanpamentuan bizi da. Oso gogorra da bizitza bertan. Askotan jatekorik aurkitzea ere zaila da. Gure amona errefuxiatuen kanpamentuan hil zen, bere ilobak ezagutu gabe, familiarengandik urrun

Nolako harrera izan duzu Amurrion?

Ezagutzen dut hemengo jendea errefuxiatu kanpamentura joan izan dena, eta harrera ona egin didate herrian. Beste askok ordea, etengabe seinalatu egiten zaituzte. Ez dute ulertzen zergatik gauden hemen. Guk ez dugu hemen bizi nahi, guk gure herrian bizi nahi dugu aske, baina ezinezkoa zaigu.

Nolakoa da egoera politikoa Mendebaldeko Saharan gaur egun?

Oso egoera konplikatua da. Pedro Sanchezek traizio egin dio herri shararrari. Espainiako Erregeak traizio egin zigun aurrena, orain Espainiako Presidenteak. Pedro Sanchez Marokoko erregearekin eserita zegoen une berean sahararrak erasotzen eta kolpatzen zegoen Marokoko polizia.

Ukrainako Presidentearekin agerraldia egin zuen duela gutxi Pedro Sanchezek. Ulergaitza zait, nola erakutsi ahal dion  elkartasuna ukrainar herriari eta bertatik datozen  errefuxiatuei, eta aldi berean Saharari bizkarra eman beste behin ere. Oso bidegabea da egoera. 

Guk ere gure eskubideak ditugu, zergatik jartzen zaizkie zailtasunak errefuxiatu batuzei eta erraztasunak beste batzuei?  46 urte daramagu gure eskubideen alde borrokan!

2020an Fronte Polisarioak gerra deitu zuen. Amurriotik nola bizi izan duzue gatazka hori?

Nire aita izan zen gerra frontera joandako bat. 1975etik borrokan darama nire aitak. Ez da batere erraza izan,  gainera,  bertako senideekin harremana mantentzea. Astean behin euren ahotsa entzuten genuenean lasaitu egiten ginen

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide