Eragileen arteko elkarlana izango du nobedade Aiara Dantza Taldearen Euskal jaiak

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko mai. 6a, 12:04
Juan Urrutia plazan eta parkean izango dira aurten ekintza guztiak. / Aiaraldea.eus

Maiatzaren 28an izango da festa egun nagusia, eta egun osoko egitaraua prestatu du Aiara Dantza Taldeak. Ostiralean, baina, folk kontzertua antolatuko dute.

Bi eguneko iraupena izango du 2022ko Euskal jaiak. Aiara Dantza Taldeak antolatzen du urteroko zita, baina aurten eragile ugari batu zaizkio egitasmora: Amurrio Gazte Asanbalda, Jai Herrikoien Aldeko Batzordea, Amurrioko Herri Musika Eskola, Otsemeak, Ugarte otxotea, Izan Amurrio eta Udala. Hala, asteburu osoko egitaraua prestatu dute, elkarlanean. 

Ekimenari hasiera emateko, ostiralean -maiatzaren 27an- Sarrabete folk taldearen kontzertua egongo da parkean, 20:00etatik aurrera. Alabaina, zapatua izango da festa egun nagusia, eta 11 ekintza egongo dira goizetik gauera arte. Herriko plazara ez ezik, parkera hedatuko dute jaia.

Esaterako, 11:00etatik 14:00etara azoka antolatuko dute plazan. 12:00etan, berriz, Aiara Dantza Taldearen emanaldia egongo da, eta 13:30ean Ugarte Otxotearekin kantu poteoa.  Parkean, aldiz, sendabelarren tailerra egongo da 10:00etan, eta 12:00etan paella txapelketa. 

15:00etan aurreikusi dute bazkaria, parkean: "Bazkalostean kantuan jarraituko dugu". Dantzak, ordea, ez du hutsik egingo: Patxi eta konpainiarekin dantza-plaza egingo dute parkean 19:00etan, eta 22:00etan Iratzar erromeriaren kontzertuarekin bukatuko da programazioa. 

Umeentzat, ordea, Kalaka egur jokoen gunea atonduko dute 17:00etatik 19:00etara. Talo, sagardo eta txakolin postua ere egongo da zabalik,  19:00etatik aurrera.

Euskal jantziekin bertaratzeko deia

Ohi gisa, euskal jantziekin kalera ateratzeko gonbita luzatu du Aiara Dantza Taldeak. Ildo beretik, aste osoan zehar egongo dira Amurrioko erakusleihoetan euskal dantzen jantziak erakusgai, aurreratu dutenez. Horrez gain, euskal jantzi bat zozkatuko dute, Patxi eta Konpainiaren saioaren ostean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide