Hiru lagunen arteko liskarra sortu zen atzo arratsaldean Amurrio herriguneko taberna batean. Gizonezko batek beste bat erasotu zuen kristalezko botila hautsi batekin eta ebakiak eragin zizkion hanka eta sabel aldean.
Ertzaintzak erasotzailea atxilotu zuen. Erasoa jasan zuen pertsona, aldiz, Galdakaoko ospitalera eraman behar izan zuten larrialdi-zerbitzuek.