Gaur 13:00ak aldera auto baten motorrak su hartu du Amurrion, matxura tekniko batengatik. Ertzaintzak zehaztu du Arenalde kalean izan dela gertakaria.
Udaltzaingoa izan da lehena bertaratzen eta gero Aiarako Suhiltzaileak agertu dira sutea itzaltzeko. Kalteak materialak baino ez dira izan eta ez da egon zauriturik.