MAITE ESKARMENDI

“Ilusioz jaso dut enbaxadore izateko gonbitea”

Arabako Txakolinaren enbaxadorea da Maite Eskarmendi. / M.E.

Arabako Txakolinaren 2022ko enbaxadorea da MAITE ESKARMENDI (Donostia, 1972). Maiatzaren 22an amurrion izango da festa-giroaz gozatzen.

2022ko Txakolin Eguneko enbaxadorea zara. Nola jaso duzu albistea?

Ez nuen festa ezagutzen, asko harritu ninduen izendapenak. Bittor Astobizaren bidez jaso nuen gonbidapena. Aspaldi ezagutu nuen Bittor; Gasteizen ardoaren inguruan egindako Gasteiz Wine City ekitaldi gastronomikoan kointziditu  genuen, Ramon Roteta eta Kristian Pielhoff  Bricomaniako aurkezlearekin batera. Urte asko dramazkit kalea egiten eta ekitaldi eta lehiaketa gastronomikoak aurkezten.Esan bezala harrituta baina ilusioz jaso nuen gonbitea.

Ezagutzen zenuen Arabako Txakolina jatorri-deitura?

Banekien bazegoela, Bizkaiko eta Gipuzkoako txakolinekin batera, baina askoz gehiago ez. Ez nekien urtero festa antolatzen zenik ere. Esperientzia berria eta polita izango da ziur.

Arabako Txakolinaren enbaxadore eta kazetari bezala, nola hauspotu daiteke tokiko produktu hau?

Galdera oso zaila da. Ahal dudan neurrian Arabako Txakolina eramango dut nirekin, eta hau promozionatuko dut. Tokiko produktuei hauspoa ekitaldi desberdinetan ezagutzera emanez ematen zaie. Sare sozialak ere badira tresna garrantzitsua, ni oso aditua ez naizen arren.

Zer espero duzu Amurrioko Txakolin egunaz?

Oraindik ez diot neurria hartu enbaxadore izatearen ardurari. Ez dakit zehazki zer egin behar dudan. Badakit etxera txakolin askorekin bueltatuko naizela, baina askoz gehiago ez (barreak).

Kriston ilusioa egiten dit egunak, baita lotsa puntu bat ere. Ohorea da horrelako errekonozimendu bat jasotzea, gainerakoek zure lana estimatzea. 25 urte daramazkit  EITBn lanean. Nire ibilbideari aitortza gisa hartzen dut, nolabait, enbaxadore izatea, eta gozatzera joango naiz Amurriora.

25 urte daramatzazu lanean. Zein izan da zure ibilbidea?

Zarauzko telebistan hasi nintzen lanean karrera amaitu bezain laster. Hori izan zen nire benetako eskola. Kazetari gutxi ginen eta gauza asko egiten genituen. Asko ikasi nuen bertan. Euskal Telebista Publikora egin nuen salto jarraian. Hasieran jantzigintzan aritu nintzen, moda munduarekin harreman estua izan baitut nik. Gero Esta es mi gente telebista saioan hasi nintzen lanean. Ordutik denetarik egin dut: erredaktore, zuzendari, zuzendari-orde... orain albistegietan nago. Horrekin batera, eta lehen esan bezala, urte asko dira ekitaldi gastronomikoak aurkezten ditudala.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide