Zaraobe Saskibaloi klubak bost talde sartu ditu finalerdietan eta finaletan

Aitor Aspuru Saez 2022ko mai. 16a, 11:00

Saskibaloi erakunde amurrioarrak emaitza oso onak eskuratu ditu denboraldi amaieran. Iragan asteazkenean Made Urietak berak entrenatu zuen 2007ko nesken taldea.

Zaraobe Saskibaloi Taldea urte benetan oparoa bizitzen ari da. 200 jokalari ingururekin, jadanik bost talde sartu ditu euren txapelketetako finalerdietan eta finaletan. Esaterako, azken asteburuan lauk jokatu zituzten finalerdiak. Hiruk lortu zuten finalean sartzea eta lortu ez zuena -2007ko mutilen haur kategoriako taldea- Baskoniaren aurka kanporatu zuten bi puntuko aldearekin.

Besteek, 2007ko nesken haur taldeak, 2008ko nesken haur taldeak eta 2008ko mutilen haur taldeak finalak jokatu zituzten. Hori bai, ez zuten lortu txapelketa etxera ekartzea. Araba, Marianistak eta Araberri taldeen kontra galdu zuten.

Edonola ere, 2007ko nesken taldeak laster Euskal Eskolarteko Txapelketa jokatuko du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako txapeldun eta txapeldunordeekin. Araba Saskibaloi Klubarekin finala galdu bazuten ere, bigarren postua lortzeko partida polita egin zuten finalerdietan. Lau minutu gelditzen zirelarik norgehiagoka amaitzeko, galtzen ari ziren, eta 13 puntuko aldearekin. Hala ere, lortu zuten berdintzea eta luzapenean irabazi zuten 44-52.

Ahalegin hori aitortzeko, Made Urieta entrenatzaile amurrioarra egon zen eurekin Bañueta Kiroldegian. Urieta urrezko domina lortu zuen Espainiako Selekzioarekin 2019ko Eurobasketean entrenatzaile laguntzaile lanetan. Araskiko entrenatzailea izateagatik da famatuagoa. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide