Amurrioko Mendiko Lagunak elkarteak hainbat mendi disziplina jorratzen dihardu. Eskaladaren txanda izango da oraingoan. Hain zuzen, eskalada ikastaroak antolatu dituzte hilabete amaierarako. Gauzak hala, hilaren 28an eta 29an izango dira trebakuntza saioak Eginon (Araba).
Sare sozialetan zabaldu dute jarduerari buruzko informazio guztia. Formakuntzaren prezioa 140 eurokoa izango da pertsonako, nahiz eta taldeko pertsona kopuruaren arabera aldatu daitekeen. Erantsi dutenez, prezioaren barnean daude bidaia -hots, autobus zerbitzua- eta bazkaria (alojamendua, mantenu erdian).
Maiatzaren 17an bukatuko da irteerara apuntatzeko epea. Informazio gehiago eskuratzeko edo izena emateko 665741971 telefono zenbakira deitu edo idatzi beharra dago:
