Pasa den ostiralean, maiatzaren 6an, 23:25ak aldera izan zen istripua Landaburu kaleko 14. zenbakian. Auto bat errepidetik atera zen eta bertan dagoen etxearen sarrerako hormaren kontra jo zuen.
Horma eta atea txikituta geratu ziren. Ertzaintzak azaldu duenez, bi lagun zeuden ibilgailuaren barruan, baina ez zuten zauririk. Berez, osasun zerbitzuen parte hartzerik gabe itzuli ziren etxera.
Larrialdi zerbitzuek inguruak garbitu zituzten eta autoa erretiratu zuten. Etxearen jabea ez zegoen bertan eta telefonoz jakinarazi zioten gertatutakoa.