STREETLIGTH STUDIO III: MRT

“Itxialdian ez nuen asko idatzi, baina buru-belarri sartu nintzen soinu nahasketako tutorialak ikusten eta horrela ikasi dut”

Aitor Aspuru Saez 2022ko mai. 19a, 07:00
MRT da Unai Martinezen izen artistikoa. / Aiaraldea.eus

UNAI MARTINEZ (Amurrio, 2001) MRT da hartu duen izen artistikoa. Abestu ez ezik, buru-belarri sartuta dago soinu ekoizle lanetan ere eta Streetlight Studioko tresneria baliatzen du talde eta egile gazteak grabatzeko.

Nola hasi zinen rapa egiten?

Nik laguna egin nuen lonjan, Amurrion, eta berak freestyle egiten zuen. Nik gogoko nuen freestyle egitea. abestiak egiten, hasi ginen.

Zerbait grabatu duzu?

Duela urtebete hasi ginen musika estudioa sortzen Kortazar, Loza, Remes, Xabi eta bostok eta hor ari gara grabatzen abesti mordoa. Adibidez, Xabik, laudioarra denak, grabatu berri du diskoa.

Joango gara dena plazaratzen apurka-apurka. Momentuz, estudioarekin gaude. Ia bukatuta dugu, baina ez dugu denborarik izan serio lan egiteko.

Zenbat kontzertu eman dituzu?

Nik laupabost kontzertu egin ditut. Oso esperientzia onak izan dira. Amnesian egon ginen eta oso ondo, baita Lekeitioko Gaztetxean ere. Amurrion Tubacexen alde ere aritu nintzen. Izugarri gozatzen da zuzenekoetan.

Zein da zure erreferentzia musikan?

Nik gehien entzuten dudana da Khan, baina denetarik gogoko dut; rap, trap... Musika amerikarra.

Zelan ikusten duzu eskualdeko rap giroa?

Bilbon edo Gasteizen dena batuago dago. Batek rapeatzen duenean, topatzen ditu beste hamabost gazte gauza bera egiten. Hemen, ordea, ez gara hamabost guztira. Zazpi edo zortzi garela uste dut.

Halaber, uste dut herrietan jendeak gutxiago entzuten duela rapa, esango nuke hirietan gehiago entzuten dela.

Zeintzuk dira zure proiektuak?

Laster bideoklipa kaleratuko dut, ez dut erabaki data, baina Kortazarrekin egingo dut. Estudioan nahasketen eta masterren ekoizlea naizenez, Xabiren diskoa ekoiztu dut. Bere izena Jota da. Zortzi abesti dira eta laster hasiko gara bideoklipak grabatzen. Momentuz hori da guztia.

Nola deskribatuko zenuke egiten duzuna?

Niretzat ez da zerbait jarraitua. Egiten dut behar dudanean. Hilabeteak egon ninteke kuadernoa hartu gabe eta gero bi asteetan bost abesti idatzi. Txarto zaudenean edo pozik zaudenean, idazten duzu eta horrela ateratzen dira.

Itxialdian gehiago sortu duzue?

Itxialdian ez nuen idatzi. Buru-belarri sartu nintzen nahasketa eta masterrak egiten ikasten eta tutorialak eta ikusten eman nuen garai hori. Idatzi nuen zerbait, baina soilik ekoizteko eta probak egiteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide