STREETLIGTH STUDIO IV: KORTAZAR

“Txikitan Melendi edota Fito & Los Fitipaldis entzuten nuen, baina orain rapa entzuten dut, bereziki, estilo klasikoa”

Aitor Aspuru Saez 2022ko mai. 21a, 07:00
Unai Martinezekin bikote sortzailea osatzen du Kortazarrek. / Aiaraldea.eus

IBON KORTAZAR (Amurrio, 2002) gazteak bere abizena baliatzen du izen artistiko moduan; ‘Kortazar’. Hainbat urtez rap generotik oso urrun zegoen musika entzun du, baina orain Unai Martinezekin bikote sortzailea osatzen du eta Streetlight Studioko giroan bete betean sartuta dago.

Nola hasi zinen rapa egiten?

Egun batean klasetik irten eta Bartzelonako lagun batekin geratu nintzen. Berak rapa egiten zuen eta bakarrik geratu ginenez, bera rapeatzen hasi zen eta ni, barre egiteko, saiatu nintzen. Hasieran oso eskasa nintzen, baina etxean praktikatuz hobetzen joan naiz pixkanaka.

Zerbait grabatu duzu?

Bai, hasieran taldea egin genuen, orain Streetlight estudioa sortu dugu eta grabatu dugu zerbait. Hor gaude, apurka-apurka gauzak egiten. Izatez, kanta bakarra daukat Youtuben igota, baina gehiago ditut eta joan naiz igotzen. Bi kontzertu eman ditut ere, bat Amnesia tabernan, Urduñan, eta bestea Lekeitioko Gaztetxean.

Zeintzuk dira zure musika erreferenteak?

Txikitan ez nuen rapa entzuten. Esaterako, Melendi pilo entzun dut edo Fito & Los Fitipaldis, baina orain rapa entzuten dut. Esparru horretan, adibidez nire erreferentzia Nadal da.

Nola ikusten duzu eskualdeko giroa?

Talde txiki bat daukagu eta estudioaren inguruan mugitzen gara. Denbora daramagunez, ezagutzen gara eta oso ondo dago, giro hurbila dugu. Elkartzen gara eta kontzertuak ematen ditugu. Suertatzen dena suertatzen dela prest gaude elkarri laguntzeko.

Zeintzuk dira zure proiektuak?

Une haietan Unai Martinez -MRT- eta biok albuma sortzen ari gara, estilo klasikoa jorratzen. Gero badaude pare bat artista nirekin zerbait egiteko prest. Eskualdekoak eta Bizkaiko lagun batzuk.

Nola definitzen duzu egiten duzuna?

Nik egiten dut momentuan sentitzen dudana. Izan ere, uste dut musika dela tresnarik onena sentitzen duguna komunikatzeko. Horregatik dut oso gogoko.

Itxialdian gehiago sortu zenuen?

Itxialdian egunero hitz egiten nuen lagunekin eta amaieran uste dut ez nuela gehiago sortu, baina, adibidez  berriki Youtubera igo dudan  ‘Verano frío’ itxialdian egin nuen.

Zein izan zen Cuatro Barrasen historia?

Hiru lagun ginen hasieran eta azkenean lau batu ginen taldea osatzeko. Unai eta biok beti ibili gara elkarrekin. Duela 6 edo 7 urte lokala hartu genuen, elkar ezagutu genuen eta naiz eta bakoitzak bere aldetik gauzak egin, beti gaude batera. Askotan elkarrekin idazten dugu. Une horretan pentsatu genuen interesgarria zela taldea sortzea eta Nack eta Belaza batu ziren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide