Bihar Aiaraldeko enpresek aurrez aurre ezagutu ahal izango dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Enpresa Txiki eta Ertainentzako 2022ko laguntza-plana. Planak 74 programa biltzen ditu eta 600 milloi baino gehiagoko aurrekontua du.
Aiarako Kuadrilla, Amurrio Bidean Garapen Agentzia eta Laudio Udala Garapen Agentziarekin elkarlanean antolatu du Jaurlaritzak ekimena eta aurkezpena Amurrioko Refor Amurrio Enpresaldean egingo da, goizeko 9:30etik 11:30era. Eusko Jaurlaritzako ordezkariek ez ezik, Encina Castresana Aiarako Kuadrillako presidenteak ere hartuko du hitza.
Eusko Jaurlaritzako hainbat sailetako arduradunek aurkezpenak amaitu ostean, networking saioa egingo dute bertaratzen diren enpresen artean.
Dirulaguntza lerroei dagokinez, Teknologiek eta I+Gek 219.482.500,00 euroko laguntzak batzen dituzte, eta eraldaketa digitalerako 26.515.000,00 euro, berrikuntzarako 6.801.000,00 euro eta ekintzailetzarako 4.800.000,00 euro aurreikusi dituzte. Guztira, 257,5 milioitik gora emango dituzte I+G+b proiektuak sustatzeko.
Enpresa txiki eta ertainentzako eraldaketa energetikorako laguntzak aurten 150.190.724,04 eurokoak izango dira. Ekonomia zirkularrerako programetara 7 milioi bideratuko dira eta 3,1 milioi, aldiz, bioekonomiara. Trantsizio energetikorako, guztira, 160,2 milioi egongo dira.
Enpresa interesdunek hemen eman dezakete izena deialdian parte hartzeko.