Amurrioko Bowlaren inaugurazio ofizialean ordu bat zegoen atzo gorriz markatuta: 16:00ak. Izan ere, ordu horretan Danny Leon eta Teresa Fernandez profesionalek erakustaldia egin zuten. Eurekin batera Ian Ponciano 14 urteko bermeoarra eta Sergio Layos aritu ziren ere, ikuskizun bikaina erakutsita.
Eurak baino lehen, Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko zenbait zale trebe ere egon ziren euren gaitasunak probatzen, eta guztien artean jendearen txaloak eta miresmena piztu zituzten trikimailu eta salto izugarriekin.