Lasterketa eraso askorekin hasi zen, eta Aimar Alarzia txirrindulariak ihesaldiari ekin zion ibilbidearen erdian. 8-10 txirrindulari joan ziren bere atzetik. Azken itzulia baliatu zuen Iñaki Ordokik gainontzeko kirolariei aurrea hartzeko.
Lizarte taldeko txirrindularia pozik azaldu zen lortutako markarekin. "Azken 15 kilometroetan ekin diot ihesaldiari, metaraino gelditu gabe. Oso pozik nago", adierazi du kirolariak Txirrindulariak.com komunikabidean.