Gure Zirkua, bi asteburutan Amurrion 10 emanaldi egiteko prest

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko mai. 24a, 17:04
Asteburuan hasiko da Gure Zirkuaren emanaldi maratoia Aiaraldean. / Gure Zirkua

Maiatzaren 27tik ekainaren 5era egongo da euskarazko zirkua Amurrioko Bañuetaibar kaleko zelaian. Sarrerak internet bidez erosi behar dira. 

Astelehenean ekin zioten Gure Zirkua muntatzeari Amurrion. Durangon hasi dute aurtengo denboraldia, eta Araba izango dute hurrengo geldialdi. Aiaraldera etorriko dira lehenbizikoz, gainera. Hain zuzen, Amurrion kokatuko dute euskarazko zirkua eta karpa datozen egunetan, Bañuetaibar kaleko landan, osasun zentro ohiaren aldamenean. Hala, maiatzaren 27tik ekainaren 5era bitarte 10 saio egingo dituzte.

Trapezistak, malabaristak, magoa, pailazoak, dantzariak zein zuzeneko musika uztartzen ditu emanaldiak

Euskarazko zirku bakarra da Gure Zirkua. 2017an sortu zuen Iker Galartzak, beste zenbait kiderekin batera. Geroztik, hamaika herri zeharkatu dituzte euren karpa, karabana eta ikuskizunarekin.

Aiaraldea komunikabideak emanaldi baterako 2 sarrera bikoitz zozkatuko ditu erabiltzaileen artean maiatzaren 31n. 

Trapezistak, malabaristak, magoa, pailazoak, dantzariak zein zuzeneko musika uztartzen ditu emanaldiak. Sarrerek 13 euro balio dute,  eta gurezirkua.eus atarian eskura daitezke.  Ondorengoak izango dira ikuskizun egunak eta orduak:

  • Maiatzak 27, ostirala, 19:00etan
  • Maiatzak 28, larunbata, 16:30ean
  • Maiatzak 28, larunbata, 19:00etan
  • Maiatzak 29, igandea, 12:00etan (sarrerak agortuta)
  • Maiatzak 29, igandea, 18:00etan
  • Ekainak 3, ostirala, 19:00etan
  • Ekainak 4, larunbata, 16:30ean
  • Ekainak 4, larunbata, 19:00etan
  • Ekainak 5, igandea, 12:00etan
  • Ekainak 5, igandea, 18:00etan

May be an image of aire zabalean eta text that says 'GURE ZIRKUA AMURRIO Ostirala 27 -ΜΑΙΑΤΖΑ- Larunbata 28 16:30etan eta 19:00etan 19:00tan Igandea 29 12:00etan eta 18:00etan Ostirala 3 -ΕΚΑΙΝΑ- Larunbata 19:00etan 16:30etan eta 19:00etan Igandea5 12:00etan eta 18:00etan www.gurezirkua.eus'

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide