Amurriok tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko bonu kanpaina abiatu du

Erredakzioa 2022ko mai. 26a, 07:00

Ekimena maiatzaren 30etik ekainaren 23ra bitartean gauzatuko da kanpainarekin bat egin duten 39 establezimenduetan. Bonuak gure.laguntza.eus plataformaren bitartez erosi ahal izango dira, 25 euroko balioa izango dute, eta 20 euro kostatuko dira; erosketa bakoitzean gehienez bi bonu trukatu ahal izango dira.

Amurrioko Udalak eta Izan Amurrio merkatari, zerbitzu eta ostalaritza elkarteak tokiko merkataritza dinamizatzeko eta udalerriko establezimenduetan kontsumoa sustatzeko bonu kanpaina jarri dute abian. Kanpaina maiatzaren 30ean hasiko da eta ekainaren 23ra arte luzatuko da ekimenarekin bat egin duten 39 establezimenduetan.

Kanpainak irauten duen bitartean 1.000 bonu inguru eskainiko dira. Bonu horiek modu ekitatiboan banatuko dira atxikitako establezimenduen artean, eta gure.laguntza.eus plataforman erosi ahal izango dira. Bonuaren balioa 25 eurokoa izango da eta 20 euro ordaindu beharko da. Erosketa bakoitzean gehienez bi bonu trukatu ahal izango dira.

Aurreko edizioetako arrakastaren ondoren aurten ere jarri da martxan kanpaina. Izan ere, tokiko merkataritzarentzat oso tresna garrantzitsua da eta kontsumoa suspertzea ahalbidetuko du, udalerriko kontsumoa fidelizatzeaz eta tokiko merkataritzari balioa emateaz gain.

“Nazioarteko faktoreak gaur egun sortzen ari diren ziurgabetasun ekonomiko egoerak, prezioen igoera orokorrak eta Covid-19ak sortutako pandemiaren ondorioek eragin zuzena izan dute sektore honetan, eta horregatik, gure aletxoa jarri nahi dugu, eta, kanpaina honen bitartez, tokiko merkataritza dinamizatu eta Amurrioko establezimenduetan kontsumitzen duten pertsonei mesede egin nahi diegu”, azaldu dute Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak eta Selene Díaz Gabiña Izan Amurrioko presidenteak. 
39 establezimenduk egin dute bat kanpainarekin:

  • Moda eta Osagarriak: Abascal; Azules, Viste tu vida; Eguiluz, Moda y color; Gancedo; HIT denda; Kapritx; Karisma; Katibel; Lilura; Modapiel; New Jolan eta Telmer.
  • Kirolak: Basualdo Kirolak eta Koba Cycling.
  • Zapata-dendak: Aranoa Zapatak eta Urrutia Oinetakoak.
  • Liburu-dendak: Bai-Bada liburu-denda, Garoa liburu-denda eta Sanz liburu-denda.
  • Edertasuna eta Estetika: if Hair Beauty & Nails; A+A ile-apaindegia; Spiral ile-apaindegia eta Susana Estetika.
  • Bestelakoak: Autsiki Albaitaritza Zentroa; Josu Zentro Optikoa; Elektrohob; Entrepunto y puntada; Arberas Burdindegia; Foto Arregi; Lambarri Bitxitegia; Madis Bitxitegia; La Rana Turquesa; Lur Belar-denda; Luyando Optikoak; Olerki; Amurrio Plaza; Garbiñe Lurrindegia; Burutxaga Harategia eta Frutadenda Selene.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide