Berezia izan zen atzo Amurrion ospatutako Euskal Jaia, bi arrazoi nagusirengatik. Lehena, pandemiaren ostean ospatu den lehen edizioa izan dela. Bigarrena, herriko hainbat eragilek parte hartu dutela ekimenaren prestaketan.
Aiara Dantza Taldeaz gain, honako talde hauek batu ziren antolakuntzara: Gazte asanblada, Herri musika eskola, Jai herrikoien aldeko batzordea, Otsemeak, Ugarte otxotea, Izan Amurrio eta Udala. Aniztasun hori egitarauan ere islatu zen, hainbat jarduera berri batu baitzituzten Euskal Jaiko ohiko egitaraura.
Sendabelarren tailerra, paella txapelketa, umeentzako jolasak, dantza plaza eta erromeria egon ziren, ohiko dantza erakustaldiaz gain.
Eguraldia ere lagun izan zuten eta, horren ondorioz, herritar ugari animatu ziren jai giroaz gozatzera, goizetik iluntzera arte.
Argazkiak: Txabi Alvarado Bañares eta Eider Garcia Gomez