Hockey entrenamendu saio irekiekin ekin diote denboraldi amaierako txanpari

Erredakzioa 2022ko mai. 30a, 14:44

Jarduera sorta oparoa prestatu du Ganbegi taldeak ikasturteari amaiera emateko. 

Hainbat haur bertaratu ziren Amurrioko Refor kirol gunera larunbat goizean, Arabako Hockey Federazioak antolatutako entrenamendu saio irekietan parte hartzeko. 

Ez da ekimen isolatu bat izango, ekainean zehar kirol horri lotutako jarduera publiko ugari egingo baitira eskualdean. Hala azaldu du Hector Borgek. "Datorren igandean, ekainak 5, entrenamendu irekia egingo dugu 16 urtetik gorako gazteentzat", zehaztu du Arabako Federazioko eta Ganbegi hockey taldeko kideak. 

Laudioko talde horrek Hockey Eguna antolatuko du baita ekainaren 11n. Aurtengo edizioa "xumeagoa" izango dela aurreratu du Borgek, "hainbat gauza" aldatu behar izan dituztelako, "Udalak eskatuta". 

18an, aldiz, gurasoen artean antolatutako ligaren azken norgehiagoka egingo dute, eta umeentzako beste entrenamendu ireki bat burutuko dute hurrengo egunean, oraingoan Gardeako zelaian.

Kanpusa dohainik

Hockey eta multikirol kanpusarekin amaituko dute denboraldia. "Dohainik izango da. Arratsaldero egingo dugu saioa umeak bertaratu eta parte hartzeko. Ordutegia zehazteke dugu oraindik, baina 16:30-17:00etatik aurrera izatea aurreikusten dugu". 

Uztailan atsedena hartuko dute, baina ez dira irailera arte egongo oporretan, San Roke jaien egitarauaren barruko txapelketak izango dituztelako abuztuan. 

Argazkiak: Arabako Hockey Federazioa

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide