Alvia baten bagoi baten zati bat bidetik atera da gaur arratsaldean Artomañan. Trena Bilbotik Miranda Ebrorainoko bidaia egiten ari zen ezbeharra gertatu zenean, baina ez da ezer larririk geratu. Ibilgailua abiadura txikian zihoan bagoia errailetik atera denean. Ondorioz, ez da inolako zauriturik egon, eta bidaiariak autobusean eraman dituzte.
Adifek eman du gertatutakoaren berri sare sozialen bidez. Enpresak azaldu duenez, zerbitzua eten behar izan dute istripuaren ondorioz.