Gazte Asanbladaren 15. urteurren jaia larunbatean

Txabi Alvarado Bañares 2022ko eka. 9a, 07:00

Egun osoko egitaraua prestatu dute Gazte Asanbladako kideek. / Aiaraldea.eus

Larunbatean ospatuko du Amurrioko Gazte Asanbladak bere ibilbide oparoaren 15. urtemuga. Egun osoko egitaraua prestatu dute herriko gazteak elkartzeko, eta iluntzeko musika eskaintza zabala izango da.

Ekintzaz betetako asteburuak izango dira ekainekoak Aiaraldean. Pandemiaren ondorioz bertan behera geratutako ekintza asko itzuliko dira egutegira. Horietako bat da Amurrioko Gazte Asanbladaren jaia, 2019tik egiten ez zena.

Eragile horrek 15 urte bete ditu aurten, eta egun osoko egitaraua egingo dute datorren larunbatean -ekainak 11- hori ospatzeko. Gazte Asanbladak hainbat proiektu garatu ditu azken hilabeteetan San Jose auzoan dagoen gaztetxean, eta bide horretan beste urrats bat egiteko baliatu nahi dute eguna.

Kalejira musikatuarekin hasiko dute eguna, 13:00etan. Bi ordu beranduago egingo dute bazkaria. Tiketak Txokogorri eta Atxubin daude salgai, eta Gazte Asanbladaren Instagram kontutik ere eskatu ahalko dira. 

Bingo musikatua egingo dute bazkalostean. Gazte jolasekin eta Elektrotxusmaren kalejirarekin beteko dute arratsaldea, iluntzean kontzertuei bide emateko. 

Musika eskaintza zabala

Gauean musika izango da protagonista nagusia. Atxurre, Maixa Ta Malakias eta Beranduegi erromeria igoko dira Guk eskulturaren aurrean kokatutako eszenatokira, Street Ligth estudioko eskualdeko hainbat rap-kantariaekin batera: Loza, MRT, Kortazar, Jako JK, Polli eta Landa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide