Makina hondeatzaile batean piztutako sua itzali behar izan dute

Aitor Aspuru Saez 2022ko eka. 8a, 14:27

Suhiltzaileek lortu dute sua itzaltzea. / Arabako Suhiltzaileak

Gaur 13:00ak aldera piztu da sutea makina txatarra bilakatzen ari ziren bitartean.

Eguerdian sutea hasi da Lezaman, gasolindegiaren atzean dagoen zelaigune batean. Suhiltzaileek azaldu dutenez, bertan ibilgailuak eta makinak pilatzen dituzte eta hondeatzailea zatitzen ari zirelarik hartu du sua.

Ez da zauriturik egon eta eskualdeko suhiltzaileek itzali dituzte guztiz garrak, nahiz eta larrialdi zerbitzuak heldu direnean sutearen une kritikoenak bukatuta zeuden dagoeneko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide