Amurrioko PSE-EEk mozioa aurkeztuko du, tokiko erakundeak ikerketa abiatu dezan bazterketa arriskuan dauden ume eta nerabeei buruz. Hori aintzat hartuta, David Romero zinegotziak aldarrikatu du "zeharkako programa sortzea, osasuna, inklusioa, hezkuntza eta haurren kontrako indarkeriaren esparruetan neurriak proposatzeko".
Halaber, sozialistak sustatuko du Amurrioko Udala elkarlanean aritzea Arartekoko Haurtzaro eta Nerabezaroaren Bulegoarekin. Azkenik, Romeroren asmoa da Haur Txirotasunaren Herrialde Aliantzara batzea.
"Aiaraldean umeen eta nerabeen benetako pobreziaren tasa % 3tik beherakoa zen 2008an, eta % 2,2koa zen 2012an. Ondorengo gorakada, ordea, handiagoa izan da beste eskualde batzuetan baino (2014an % 4,4 eta 2016an % 9,1). 2018an tasa % 2,2ra jaitsi ondoren, azken biurtekoan Aiaraldeko tasa % 5,1era hurbildu da", gogoratu dute sozialistek.