Green Series mendi bizikleta lasterketa zirkuituak Amurrion egin zuen geldialdia iragan ekainaren 5ean El Refor kirol-gunean ospatutako kirol-proban. Aiaraldearren izenak izan ziren protagonista podiumean. Julen Latorrek bigarren postua eskuratu zuen 23 urte azpiko Elite mailan. Asier Berazak, bere aldetik, lehen postua eskuratu zuen kadete mailan. Ez zen hori izan Berazak asteburuan erdietsitako garaipen bakarra, Ordizian jokatutako Euskadiko MTB Openean ere podiumeko gorenera igo zen eta.
Guztira bederatzi probek osatzen dute Green Series MTB XCO zirkuitua. Aurtengo edizioa Balmasedan abiatu zuten martxoaren 9an, eta Ortuellan jokatuko da azken proba uztailaren 3an.
Argazkiak: Kuskumendi