Zehazki, 91 kirolarik hartu dute parte 15 kilometroko proba laburrean, eta 125ek, aldiz, 31 kilometroko ibilbide luzean.
Goizeko bederatzietan abiatu dira parte hartzaile guztiak Juan Urrutia plazatik, Juan Antonio Alañaren adarraren soinua entzun ostean. Eguraldia lagun izan dute lasterkariek, eguzkia egin arren, atzoko euriteek tenperatura nabarmen jaitsi dutelako gaur goizerako. Hala ere, erronka gogorrari egin behar izan diote aurre, Aiaraldeko hainbat mendi igo eta jaitsi behar izan baitituzte.
Kirolariez gain, dozenaka herritarrek ere jarri dute alea proban. Hainbat bizilagun aritu dira boluntario lanetan, ibilbideen hainbat puntutan zein hornitokietan.
Hemen ikusi daitezke lasterketa laburreko sailkapenak eta hemen, aldiz, luzekoak.